Definizioa

Erasmus+ Europar Batasunaren programa bat da, hezkuntza, formakuntza, gazteria eta kirola babesten dituena.

Programa honek mugikortasunerako eta Europako beste ikastetxe batzuekin lankidetzan aritzeko aukerak ematen dizkie gure ikasleei eta ikastetxeko langileei, eta, horrela, institutuaren nazioartekotzea sustatzen da.

2021-2027 aldirako, bereziki azpimarratzen ditu gizarteratzea, eleaniztasuna, trantsizio ekologikoa eta digitala, eta gazteen parte-hartzea sustatzen du bizitza demokratikoan, bai eta hezkuntzan bikaintasuna, sormena eta berrikuntza ere.

Informazio gehiago Hezkuntza Departamentuaren eta SEPIEren webguneetan.

 

2025-2026 ikasturtea

Aurten lehenengo aldiz programan parte hartuko dugu. Programan bi ardatz landuko dira, mugikortasuneko hiru plazei esker. Alde batetik, formakuntza eta bestetik Job Shadowing-a. 

Lehenengo ardatzean, irakurmen-idazmen zailtasunak eta hizkuntza inklusiboaren erakusketa landuko dira eta Maialen Mikelarena arituko da lanean bertan. Formakuntza horretan parte hartzeko Maialen Bienara joango da martxoak 9tik 14ra. 

Bigarren ardatza berriz, behaketa bidezko ikaskuntzan datza. Bertan, Arantxa Echeverria eta Xabier Sagarzazuk hartuko dute parte eta horretarako martxoak 16tik 20ra edo 23tik 27ra Genèvieve eta Bois-era joango dira.