Hezkuntza-eskaintza

Lekaroz BHI bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Bertan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoko ikasketak egin daitezke. Lekaroz BHI, D ereduko ikastetxea da, hau da, irakaskuntzan erabiltzen den hizkuntza euskara da.

Saioak goizeko 08:30ean hasten dira eta 15:00ean akitzen dira, tartean 20 minutuko bi atsedenaldi izanik. Astean 34 saio dira.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): lau ikasmailetan 34 saio astean.

Batxilergoa: DBHko ikasketei jarraipena emateko, Lekaroz ikastetxean lau Batxilergo ibilbide ikas daitezke:

  • Giza eta Gizarte zientzien modalitatea

    • Giza zientziak

    • Gizarte zientziak

  • Zientzien modalitatea

    • Osasun zientziak

    • Zientziak eta Ingeniaritza eta Teknologia