Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak

Jarduera moten definizioa.

  1. Jarduera osagarritzat hartuko dira ikastetxeak eskola orduetan antolatzen dituenak, curriculum proiektuaren arabera, eta unean uneko eskola jardueretatik, espazioetatik edo baliabideetatik bereizten direnak. Jarduera horietara joatea nahitaezkoa izanen da, gainerako eskola jardueretan bezala. Gurasoek justifikatu beharko dituzte jarduera horietan egindako hutsegiteak.

  2. Eskolaz kanpoko jardueratzat hartuko dira Ikastetxea bere ingurunera irekitzea eta ikasleen prestakuntza integrala bultzatzea helburu dutenak, arlo hauetan: kultura-eremua handitzea, gizartean txertatzeko prestatzea edo aisialdia erabiltzea. Eskolaz kanpoko jarduerak eskola orduetatik kanpo eginen dira eta borondatezkoak izanen dira ikasle eta irakasleentzat.