Bilboko bidaia 2026: lau egun, mila oroitzapen - Lekaroz BHI - Ikasnova
Bilboko bidaia 2026: lau egun, mila oroitzapen - Lekaroz BHI
Bilboko bidaia 2026: lau egun, mila oroitzapen
2026/06/25
2026ko ekainaren 22tik 25era Bilbora bidaia egin genuen 4. ESOko taldearekin.
Esperientzia zoragarria izan zen, nahiz eta ezohiko tenperatura altuei aurre egiteko egitaraua aldatu behar izan genuen.
Hala ere, Getxoko eta Sopelanako hondartzetan bainatu eta paseatu ginen, Bilboko alde-zaharreko leku esanguratsuak ezagutzeko ginkana egin genuen, Artxandako parkera igo ginen teleferikoan eta dantzatzera atera ginen.
Aurrekaririk gabeko bidaia izanik, inprobisazioa ere bidaiaren parte izan da eta era berean, horrek egin du hain berezi.
Elkarlaguntzaz, umore onaz eta irudimenez, gauza txikiak oso handi izan daitezke!
Eskerrik asko abentura honen sustatzaile eta parte hartzaile guztiei!
🎥 Ikusi Bilboko bidaiaren bideoa
