Testuliburuen doakotasun programa - Lekaroz BHI - Ikasnova
Testuliburuen doakotasun programa - Lekaroz BHI
Testuliburuen doakotasun programa
Helburua
Helburua
Testu liburuak doan jasotzeko programaren helburua hauxe da: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako ezartzen diren arlo edo irakasgaietako testu liburuak maileguan uztea, Nafarroako Foru Komunitatearen funts publikoen laguntza jasotzen duten ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasten ari diren ikasleei.
Araudia
Araudia
- Gure ikastetxeko ikasle guztiek eskubidea dute doakotasun programan egoteko.
- Programa barruan dagoen ikasleak doan erabiltzen ahalko ditu, maileguan hartuta, ikastetxeak aukeratzen dituen testu liburuak.
- Testu liburuak ikastetxearenak dira, eta ikasturtea amaitzen denean, ikasleak itzuli beharko ditu.
-
Ikasleak behar bezala eta kontuz erabili eta zaindu beharko ditu liburuok; horrez gain, ikasturtea amaitzen denean edo ikaslea beste ikastetxeren batera joaten delako baja ematen zaionean, testu liburuak ongi zainduta eta erabilita itzultzeko betebeharra izanen du.
-
Libururen bat hondatzen bada edo galtzen bada, ikasleen legezko ordezkariek hondatu edo galdutako material horren ordez berria erosi beharko dute.
-
Ikaslearen legezko ordezkariek ez badute betetzen materiala berritzeko betebeharra, ikasleak utzi eginen dio testu liburuak doan jasotzeko programako hartzaile izateari, harik eta galdutako edo hondatutako materiala berritu dela frogatzen den arte.
Kontuan hartu beharrekoak
Kontuan hartu beharrekoak
- Testuliburuak ikasturte amaieran bueltatu behar dira, ez baitira ikasleenak.
- Ikasleak ikasturtean zehar liburuak zaintzeko eta egoera onean mantentzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako argibide hauek jarraituko ditu:
- Liburuak modu egokian forratuko ditu.
- Liburuen orrialdeetan ez dira oharpenak, markak, marrazkiak eta zirriborroak onartzen.
- Ez da liburuan ikaslearen izena idatzen ahal.. Liburuaren erabiltzailea identifikatzeko ikasle bakoitzari bere datuak biltzen dituen pegatina bat emanen zaio.
- Ikasturte bukaeran ikasleak egoera txarrean edo galdutako liburuak ordezkatu beharko ditu. Ez dira onartuko:
- Erabiltzailearen utzikeria agerian uzten duen edozein orban mota edota orrialde hautsiak
- Tapak, bizkarra bereizia, liburu-azala hautsita: bueltatu baino lehen konpondu.
- Doako testuliburuen programaren kudeaketa egokia bideratzeko arras garrantzitsua da ikasleen eta familien laguntza, arau hauek betetzeko konpromisoa hartzea.
Uko egitea
Uko egitea
Ikasleren batek ikasturte batean testu liburua doan jasotzeko programan parte hartu nahi ez badu, haren legezko ordezkariak jakinaraziko beharko du.
Kasu hauetan tutoreek ez ditu ikasle horien identifikaziorako pegatinak jasoko.