Nor gara

Zuzendariaren ongi etorri-mezua

Eskola komunitate kideok:

Pozik zabaltzen dizuegu gure institutuko webgunerako ongietorria; elkargune eta topaleku izan dadin sortu dugun gunea. Bertan, informazioa partekatuko dugu  eta gure ikastetxeko egunerokoa erakutsiko dugu baita.

Gure helburuak hauxek dira: kalitatezko hezkuntza eskaintzea, ikasle kritikoak, arduratsuak eta solidarioak heztea, eta ikasle bakoitza bere garapen akademikoan zein pertsonalean laguntzea.

Gure webgunea bisitatzera, gure ekimenak eta proiektuak ezagutzera eta, batez ere, gure hezkuntza familia handi honetako kide aktibo sentitzera animatzen zaituztet.

Adeitasunez,

Maite Aizkorbe Sanzberro.

Lekaroz BHIko zuzendaria

Zuzendaritza taldea

Zuzendaritza taldea osatzen dugun kideak hauek gara:

  • Zuzendaria: Maite Aizkorbe Sanzberro

  • Zuzendari ordea: Aritz Urrutia Frias      

  • Ikasketa burua: Saioa Diosdado Migueltorena    

  • Idazkaria: Mayi Arriola Aguirreche