Lehiaketa: Orri markatzaileak

2025/12/02

DBH2ko 2024/25 ikasturteko ikasleek  Baztango Talde Ekosozialak antolaturiko Larrialdi klimatikoaren inguruko orri markatzaileen I. lehiaketan parte  hartu zuten. Lehiaketaren sari banaketa azaroan egin zen. Taldeko kideek aipatu zutenez, lan ederrak egin zituzten ikasleek, zoriontzeko modukoak. Hurrengo kategoriak saritu ziren: mezua, originaltasuna, osotasuna eta teknika. Hurrengoak izan ziren irabazleak:

  • Mezua: Alize Petrikorena
  • Teknika: Leire Zapata
  • Originaltasuna: Sarah Emmanue
  • Mezua: Aitor Cia

Saridunak eta finalistak: ikusi

Ikasleek beraiek egindako orri markatzaileak gorde nahi izanez gero, beraien tutoreei eskatzeko aukera izango dute.