BATXILERGOTIK ESKOLA TXIKIRA

2024/04/15

Maliko eta Frantziako ipuin pare bat prestatu dituzte Batxilergoko ikasleek eta haurrendako itzal txinatar eszenatokia sortu dute. Frantseseko iraganeko aditz ezberdinak berrikusi dituzte eta materiala eta testuak haiek sortu dituzte, ipuin klasikoetatik edanez. Hitzez eta irudiz, ipuinak lehen hezkuntzako ikasleendako egokitu dituzte frantsesez gero, eta akitzeko, Amaiurko eskolara joan gara apirilaren 12an bertako ikasleei kontatzeko.