2.DBH Albaola Itsas Kultur Faktoria

2023/12/13

Teknologia departamentuak antolatutako jarduera honetan ikasleek Albaola Itsas Kultur Faktoria, Pasaiako ontziola zahar batean kokatuta dagoen ontziola eskola museoa ezagutu zuten. Bertan, ondare balioa duten egurrezko itsasontzien eraikuntzaz gozatu daiteke zuzenean. Horien artean nabarmenena San Juan-a da, 16. mendeko galeoi transozeaniko ikonikoa eta 2015ean UNESCOren babesa lortu zuen munduko ontzigintzako proiektu bakarra. 


Bisitan honako gaiak landu zituzten: Ontzigintzara bideratutako natur baliabideen kudeaketa eta kudeaketa honen ondorioak; Ternuako gizarte ezberdinen arteko bizikidetza XVI. mendean eta, azkenik, baleen ehizaren historia. 

 

Gehiago jakiteko klikatu: Teknolekaroz