Baztan Zaindu erakusketa

2026/06/05

Baztan Zaindu erakusketa aste honetan Lekarozen egon ondotik hurrengo astean Arizkunean egonen da ikusgai.

Ekainaren 8tik 12ra Arizkuneneako 1.solairuan arratsaldeko 16:00tik 20:00etara BAZTAN ZAINDU  lemapean erakusketa izanen da ikusgai. Bertan DBH 2. mailako ikasleek ikasgai desberdinetan egindako lanak ikusgai egonen dira. Horretaz gain, DBH 1.mailako ikasleek musikan egindako tresnak eta DBH 4 mailako Adierazpen artistiko ikasgaian  zianotipia teknikarekin egindako lanak ere bertan egonen dira.