BAZTAN ZAINDU erakusketa Arizkunenean dago ikusgai

2026/06/08

Aste honetan BAZTAN ZAINDU erakusketa Arizkunenean dago ikusgai, Lekaroz BHIn izan ondoren. Erakusketak Baztango ingurunea, ondarea eta jasangarritasuna ardatz hartuta, ikasleek ikasturtean zehar egindako hainbat lan biltzen ditu.

Bertan, DBH 1. eta 2. mailako ikasleen lanak ikus daitezke. Alde batetik, DBH 2. mailako ikasleek Baztan Zaindu proiektuaren baitan egindako lanak daude ikusgai; bestetik, DBH 1. mailako ikasleek Musika ikasgaian sortutako tresnak ere erakusketaren parte dira. Horrez gain, DBH 4. mailako ikasleek Adierazpen Artistikoa ikasgaian zianotipia teknikarekin egindako lanak ere bertan aurki daitezke.

Erakusketa Arizkunenean, 1. solairuan, dago eta ekainaren 12ra arte bisitatu ahal izanen da, 16:00etatik 20:00etara.

Ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak gertutik ezagutzeko eta Baztan zaintzearen inguruan hausnartzeko aukera bikaina da. Animatu eta bisitatu erakusketa!