Baztan Zaindu, exposición - Lekaroz BHI - Ikasnova
Baztan Zaindu, exposición - Lekaroz BHI
Baztan Zaindu, erakusketa
2025/06/05
DBHko 2. mailako ikasleek aurtengo ikasturtean Baztan Zaindu proiektuan parte hartu dute, eta euren lanen emaitzak ikastetxeko sarreran antolatu den erakusketan ikusgai daude egunotan. Proiektu honek helburu argi bat du: Baztango natur eta kultur ondarea baloratu eta zaintzeko kontzientzia sustatzea.
Erakusketan, ikasgai ezberdinetan garatutako lanak bildu dira: natur ingurunea aztertzeko, euskara eta ahozko transmisioa lantzeko, kirol tradizionalen inguruko ikerketak, etab. Ikasleek ikuspegi desberdinetatik jorratu dute Baztaneko izaera, sormena eta ikerketa uztartuz.
Baztan Zaindu proiektuaren bidez, ikasleek ingurunea errespetatzearen garrantziaz jabetzeaz gain, euskararen erabilera eta transmisioa indartzeko eta bailarako kultura eta ohiturak belaunaldi berriei hurbiltzeko aukera izan dute.
Gonbidatuta zaudete guztiok erakusketa bisitatzera eta ikasleen lanak ezagutuz, gure ingurua zaintzeko konpromisoa partekatzera.
![]() |
![]() |
![]() |
![]()
|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |