Bizikidetza eguna

2026/04/01

Gaur Lekaroz BHI-n bizikidetza eguna ospatu dugu giro bikainarekin. Goiza goiz hasi da DBH 3. eta 4. mailako ikasleen tortilla lehiaketarekin, eta ondoren ikasleek jarduera ugari izan dituzte aukeran.

Besteak beste, herri kirolak (lokotxak, soka-tira…), boleibola, mus eta xake partidak, eta plastika gelan zianotipia tailerra egin dira. Aldi berean, Pista Gorriaren inguruan truke azoka antolatu da, eta DBH 1. eta 2. mailakoek ere euren tortilla lehiaketa izan dute.

Goiz erdian, Batxilergo 1. mailako ikasleek prestatutako gosariaz gozatzeko aukera izan dugu, eta ondoren 2.Batxilergoko ikasleek ikasle ohien hitzaldi interesgarria entzun dute, unibertsitateari buruzko esperientziak ezagutuz.

Eguna amaitzeko, ikasleek dantzan bukatu dute kiroldegian, elkarrekin une ederra partekatuz.

Milesker jarduerak antolatzen eta parte hartzen aritu zareten guztioi.

Hona hemen gaurko eguneko argazki batzuk.