Día de la Convivencia III: Fin de curso en un ambiente agradable - Lekaroz BHI - Ikasnova
Día de la Convivencia III: Fin de curso en un ambiente agradable - Lekaroz BHI
Bizikidetza eguna III: Ikasturteari amaiera giro ederrean
2025/06/13
Denok dakigunez, uda ia heldu da: azterketak bukatuta, etxeko lanak entregatuta eta ikasturtea amaitzeko une berezia iritsi da. Urtero bezala, aurten ere gure ikastetxeak Bizikidetza Eguna ospatu du, ekainaren 13an, eta institutuko komunitatea bildu zen egun horretan.
Egun osoan zehar hainbat jarduera antolatu ziren: Just Dance saio animatua gimnasioan, mus txapelketa, voleibol partidak, eta 4. DBHko ikasleen olimpiadak, besteak beste. Ez ziren falta izan ikasleen ikuskizunak, abestiz eta ikuskizunez beteriko uneak, eta baita irakasleen emanaldia ere, ikusleen txalo beroak jaso zituena.
Etapa berri bati ekingo diotenei ere protagonismo berezia eman zitzaien. DBH eta Batxilergoko ikasleei oroigarri bana banatu zitzaien: 2. Batxilergoko ikasleek, Orla jaso zuten, etapa luze eta emankorra amaitzeagatik eta DBH4ko ikasleei taldeko argazki bana eman zitzaien.
Egun osoan zehar giro alaia izan genuen, ikasturteari amaiera emateko egun berezi honetan. Bizikidetza Eguna beste behin izan da elkarbizitza, parte-hartzea eta ospakizunerako aukera paregabea.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta uda zoriontsua opa dizuegu!