Epizentroak - Lekaroz BHI - Ikasnova
Epizentroak - Lekaroz BHI
Epizentroak
2025/12/09
Zer da Epizentroak Programa?
https://www.instagram.com/epicentrosepizentroak/
Epizentroak programak Nafarroako gazteak animatu nahi ditu irakurtzera; Liburutegien Sareak eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak
antolatzen dute.
Zertan datza?
Programan parte hartzen duten gazteek hiru liburu irakurri behar dituzte ikasturtean zehar. Liburuak azken urteetako nobedadeen artean aukeratzen
dira.
Hiru hilean behin elkartu, eta liburua komentatu eta puntuatuko dute. Ikasturtearen amaieran, gala bat eginen da. Han izanen dira irakurritako
liburuen idazleak, eta puntuazio handiena lortu duenari sari bat emanen zaio.
Zein da helburua?
Irakurketaz gozaraztea. Programa honetako liburuak ez dira ikasgelan lantzekoak, baizik eta eskolatik kanpo, aisialdian. Haien bidez, parte-hartzaileek beste ahots literario batzuk ezagutuko dituzte, eta horrek lagunduko die irakurle gisa duten esperientzian sakontzen. «Haur batek poesia liburu bat eduki badu esku artean, heldua denean ez du armarik eramanen soinean» Gloria Fuertes, Espainiako poeta.
Aurtengo liburuak:
- "Plan de huida"; Agustín Ferrer.
- "Moio"; Kattalin Miner.
- "El tiempo de la verdad"; Daniel Blancore.
- "Kakao zaporeko gauak"; Lur Gallastegirena.

Bileren datak:
Abenduaren 17an, martxoaren 25ean eta maiatzaren 13an
LEHENENGOA: LEKAROZ BHI + ITURRAMA BHI: BARAÑAINGO LIBURUTEGIAN.


