Exposición - Lekaroz BHI - Ikasnova
Exposición - Lekaroz BHI
Erakusketa
2026/02/27
Ikastetxeko liburutegian ikusgai dugun erakusketak zientzia eta teknologiaren arloan erreferente izan diren 12 emakume gerturatzen dizkie gure ikasleei eta komunitateari. Helburua da haien ekarpenak ezagutaraztea eta, bereziki haur eta gazteentzat, eredu inspiratzaileak eskaintzea.
Besteak beste, honako hauek ezagutzeko aukera izango da:
-
Jane Goodall, primateen ikerketan aitzindaria eta ingurumenaren aldeko aktibista.
-
Yásnaya Aguilar Gil, hizkuntza aniztasunaren eta herri indigenen eskubideen defendatzailea.
-
Lourdes Herrasti Erlogorri, antropologia forentsean eta memoria historikoan egindako lanagatik ezaguna.
-
Ruby Payne-Scott, irrati-astronomiaren aitzindarietako bat.
Panel labur eta ulerterrazetan, emakume hauen ibilbidea eta ekarpen nagusiak jasotzen dira, zientzia eta teknologia guztiontzat direla azpimarratuz eta bokazio zientifikoak sustatzeko asmoz.
