Nuestro centro participa en el Programa de Acreditación de la Competencia Digital del Alumnado. - Lekaroz BHI - Ikasnova
Nuestro centro participa en el Programa de Acreditación de la Competencia Digital del Alumnado. - Lekaroz BHI
Gure ikastetxea Ikaslearen Konpetentzia Digitalaren Akreditazio Programan parte hartzen ari da.
2025/10/17
2025-2026 ikasturtean, gure ikastetxeak Ikaslearen Konpetentzia Digitalaren Akreditazio (IkKD) programaren pilotajean parte hartzen du, Hezkuntza Departamentuko ikasNOVAren eskutik eta Aurrerapen Digitalaren Zerbitzuarekin elkarlanean (Nafarroako Gobernua). Ekimen honen helburu nagusia da DBH4ko eta/edo Batxilergoko ikasleek beren trebetasun digitalen akreditazio ofiziala lortzea. Pilotaje fasean egon arren, ikasleek materialekin euskaraz lan egingo dute, eta akreditazio-proba euskaraz eskaini ahal izateko lanean ari gara.
Akreditazio programa honek Europako Konpetentzia Digitalaren Esparrua (DigComp) du oinarri. Hizkuntzetako ziurtagirien antzera (adib. A2 edo B2), sistema honek pertsona baten trebetasun digitalak egiaztatzeko aukera ematen du. Ikasleek konpetentziaren bost arlo nagusiak landuko dituzte: informazioa bilatzea eta kudeatzea, komunikazioa eta lankidetza, eduki digitalen sorkuntza, segurtasuna eta arazoak konpontzea.
Pilotaje honetan parte hartzen duen ikastetxe gisa, gure helburua ikasleek Bigarren Hezkuntzako etapa A mailako (DigComp oinarrizko maila) akreditazio ofiziala eskuratuta amaitzea da; tresna baliagarria izango da etorkizun akademiko eta profesionalerako.
Azpimarratzekoa da programan parte hartzea —prestakuntza osoa eta ziurtagiri-probarako sarbidea barne— erabat doakoa dela familientzat. Ekimen honen bidez, gero eta gehiago eskatzen diren konpetentzia digitalen benetako aitortza erreala eskaintzen zaie ikasleei.

