Charla: Donación de órganos - Lekaroz BHI - Ikasnova
Charla: Donación de órganos - Lekaroz BHI
Hitzaldia: Organoen donazioa
2026/03/11
Biologia eta geologia departamendutik organoen donazioaren inguruko hitzaldia antolatu da 3. DBH -ko ikasleentzat. Hitzaldia ematera ATHECNA elkartetik (Asociación de Personas Trasplantadas y Enfermas de Hígado y de Corazón de Navarra), Fernando eta Juanje etorri zaizkigu, biek ere elkarteko kideak; lehenengoa zuzendaria eta bigarrena gibeleko trasplantea jasotako kidea. Bien artean organo transplanteak zer diren, egoera orokorra eta organo emaile izatearen garrantzia azaldu digute.
Ekintza honen helburua ikasleek giza gorputzaren anatomia eta fisiologia lantzea eta izan daitezkeen osasun arazoak ezagutzea da, baita organo emaileek gure gizartean duten garrantziaz hausnartzea ere.
Elkartearen inguruko informazioa: https://atehcna.org/
