Izan, egon, erran eta erabaki - Lekaroz BHI - Ikasnova
Izan, egon, erran eta erabaki - Lekaroz BHI
Izan, egon, erran eta erabaki
2026/03/06
Martxoaren 6an gure institutuan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu, berdintasunaren aldeko aldarrikapen eguna bihurtuz. Bi atsedenaldien artean garatu da egun horretarako prestatutako egitaraua, ikasleen parte-hartze aktiboarekin eta giro parte-hartzailean.
Lehenik eta behin, ikasleak modu ordenatuan gimnasiora jaitsi dira, eta bertan ekintzei hasiera eman zaie. Ondoren, “hariaren jolasa” egin da, mezu desberdinak irakurriz. Jarraian, musika ekitaldi batek girotu du jardunaldia, eta amaitzeko, irakurketa feminista bat egin da, emakumeen eskubideak, berdintasuna eta gizarte justuago baten aldeko mezua azpimarratuz.
Ekimen honen bidez, gure institutuak berriro ere azpimarratu nahi izan du berdintasunaren aldeko konpromisoa eta gizartean emakumeen ekarpena aitortzearen garrantzia.
