Laxoa zaintzen eta ikasten

2026/03/02

DBH 2n Berrikuntza proiektua "Baztan zaindu" dugu eta D ereduko DBH 2ko ikasleek egun hauetan laxoa ezagutu, sakondu eta praktikatu ere egin dute. Horretarako, Josu Prim eta Tiburtzio Arraztoaren laguntza izan dute. Hasteko, Josu eta Tiburtziorekin hitzaldia izan dute eta ondotik Euskara eta Literatura saioetan proiektu bat egin dute. Horretaz gain, Gorputz Heziketan ikasitakoa praktikan paratu dute.