DBH 3 SAINT-JOSEPH ESKOLAREKIN ELKARTRUKEA

2024/04/23

Iaz bezala, Oloroneko eskolako ikasleekin harremanetan ibili dira gure DBH3ko ikasleak. Urte osoan zehar iraun du proiektuak eta Hizkuntz Eskolara joan ez diren ikasleek egin dute asteazkenetan. Lehenik, eskola bakoitzeko ikasleek talde argazkia egin zuten eta beren burua aurkeztu zuten testu bidez, paddlet-en. Bertze eskolan eta hemen, argazkiko bakoitza nor zen asmatu behar zuten jasotako aurkezpenen bidez. Bigarren partean, elkarri institutua erakusteko bideo bat grabatu behar dute, horretan gaude.