Del aula al monte: afianzando las relaciones - Lekaroz BHI - Ikasnova
Del aula al monte: afianzando las relaciones - Lekaroz BHI
Ikasgelatik mendira: harremanak sendotzen
2025/04/16
Gaur ikasturte honetako 2.Bizikidetza Eguna ospatu dugu, eta horretarako mendi ibilaldi desberdinak antolatu ditugu. Goizeko 9ak aldera abiatu gara ikastetxetik, eta 14:00etarako berriro itzuli gara, autobusetara garaiz iristeko.
Aste Santuko oporren aurreko jarduera izanik, egunak aukera paregabea eskaini digu ohiko esparrutik ateratzeko, eta gure ingurunea beste begi batzuekin ezagutzeko. Modu berean, elkar hobe ezagutzeko, harremanak sendotzeko eta naturaz gozatzeko balio izan du.
Eguraldia lagun, giro ezin hobean igaro dugu eguna, eta esperientzia aberasgarri honek bat egin du gure hezkuntza-proiektuaren balioekin: elkarbizitza, errespetua eta ingurumenarekiko zaintza.
Egun zoragarria izan da, eta orain, oporrak disfrutatzeko momentua iritsi da da. Merezitako deskantsua opa dizuegu guztioi!
![]() |
![]() |

