2023ko R. M. Azkue literatur lehiaketan saritua

2024/06/06

Urtero bezala, Euskaltzaindiak Resurrección María Azkue Literatura lehiako sariak banatu ditu Bilbon, baina aipamenak aipamen, «idatzien originaltasuna», testu «landuak» eta «erritmo bizikoak» direla nabarmendu ditu 2023ko edizioko epaimahaiak.

Bigarren batxilergoko Josu Arrieta Sarrateak, Narrazioaren alorran, lehen saria irabazi du, "Itaxura" kontakizunarekin.

Epaileen iritzia: “Fineziaz eta naturarekiko konparazio ederrez egindako kontakizun honek tratu txarren gaia dakarkigu, baina estiloan du bereizgarri aparta, topikokerietatik urrun betiere. Gure gizarteko gai latzetako bat gordintasunez bezainbeste poetikotasunez itzultzen dio irakurleari, pentsa dezan, hunki dadin”.


 

 

Bilbon eman ziren sariak. Josu, saria jasotzera euskarako Aritz Urrutia irakaslearekin joan zen. ZORIONAK!!