Adimen Artifiziala

2024/12/10

DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako Digitalizazio eta IKT ikasgaien ikasleentzako, Sarean Euskaraz egitasmoak eskeinitako Adimen Artifizialeko lantegia izan dute.


 

Adimen artifizialaren helburu nagusia makinek gaurdaino gizakiek soilik burutu ahal izan dituzten betebeharrak bete ahal izatea da, baita izaki bizidunen eta bereziki gizakien garunaren eta bere funtzionamenduaren ulermena areagotzea ere. Baina nola ikasten dute makinek? Nola irakasten zaie? Erabiltzen dituzten algoritmoak neutroak, objektiboak edota fidagarriak al dira?